Nouvelle corporatives

01/10/2010

Datorkigunea, gazteek gazteentzat egina

El 25 de septiembre arrancó el proyecto Datorkigunea, con el objetivo de suscitar la reflexión y el debate sobre los grandes retos de la sociedad actual y el futuro desde la perspectiva de la juventud vasca

Irailaren 25ean, "Datorkigunea" programaren lehen bilera egin zen Gasteizen. Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentuak sustatzen du programa hau, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, baita Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiekin ere.

Datorkiguneak bi helburu planteatzen ditu nagusiki: Hainbat jakintza alorretako eta Eusko Ikaskuntzaren lan eremu geografikoko gazteak elkartzea, egungo gizartean dauden erronkei buruzko eztabaida sortzeko eta tratatuko diren arazoei erantzuna ematea xede izango duten ekintzak zehazteko.

Ezinbestean ziurgabetasun handikoa izango den etorkizunari aurre egin beharrean gertatuko direnentzako elkargune bat sortzea, etorkizun hori prestatzen joateko xedearekin.

Hartarako, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako berrogei gaztek diagnostikoak finkatu eta erronkei erantzuteko ekintzak eta proposamenak zehaztuko dituzte, EIren zuzendaritzapean eta akademia alorreko pertsona garrantzitsuek osaturiko Aholku Kontseilu bat gainbegirale izango dutelarik betiere.

Hona lantzekoak dituzten aurreneko bi gaiak: Gazteen parte hartzea, bide berrien bila (irailetik urtarrilera arte) eta Gazteriak dituen arazo nagusien aurrean zer egin? (2011ko urtarriletik ekainera).

2013ko Eusko Ikaskuntzaren urteko Kongresuan amaituko da Datorkigunea, eta orduan aurkeztuko dira ekimen honen emaitzak.

Donostian, irailaren 14an egindako prentsaurreko aurkezpenean, Teresa Del Valle, EIko Gipuzkoako lehendakariordeak azpimarratu egin zuen programa hau "gazteek gazteentzat egina" dela. Haren iritzian, programaren balio nagusiak hauek dira: bestelakotasuna, genero harremanak eta belaunaldien arteko loturak barne hartzea eta etorkizunekoa izatea.

Ekitaldi horretan, era berean, ondokoak mintzatu ziren: Jose Ignacio Insausti, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaria; Natxo Rodriguez, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaria; Ainara Iraeta, EIko Gazteria Departamentukoa, eta Auxkin Galarraga eta Iasmina Gorroño gazteak.

Bestalde, Nafarroako Kutxak "Zeuk aukeratzen duzu, zeuk erabakitzen duzu" ekimenaren barnean sartu du Datorkigunea programa. Horren bidez, bezeroek aukera dezakete aurrezki erakunde horrek lorturiko etekinak non sartu beharko diren: zein proiektu zehatzetan, gizarte ekintzatan edo jarduera lerrotan.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp