Ipar eta Hego Euskal Herriko harremana eta elkar ezagutza izan da landu den azken gaia eta bertan lau eremu desberdinetan hamasei proposamen definitu dira. Kultura eta Aisia, Komunikabideak eta hizkuntzak, ekonomiaren alorra eta azkenik hezkuntzaren alorrak landu dira. Ipar Euskal Herriko zortzi gazterekin eta Hego Euskal Herriko beste 22ren parte hartzearekin modu transbersalean elkar ezagutza eta muga psikologiekoen gainditzea ezinbesteko premisak bezala definitu dira. Horretarako Datorkigunea bezalako ekimenak nahitaezkoak direla adierazi dute gazteek eta era berean, borondate politikoa ekintza eta proiektuetan gauzatzea puntu garrantzitsu bezala azpimarratu dituzte.

Gai honekin lau urtetako hasunarketa foroari amaiera ematen zaio, Euskal Herriko 120 gazte Eusko Ikaskuntzara gerturartu dituen proiektua eta Euskal Herriko gazte batzuen ahotsa gizarteratu eta erakundeetara eraman nahi izan duen proiektu prospektiboari hain zuzen. Egun Euskal Herriak bizi duen momentu zail eta era berean interesgarrian, gazte hauek euren aportazioak egin dituzte parte hartzearen, etxebizitza eta langabeziaren, generoaren, balioen, aniztasun eta identitatearen eta Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko harremanaren gaietan. Txosten guztiak ikusgai daude ondorengo helbidean:http://eigazte.eusko-ikaskuntza.org/datorkigunea/
