2012 urtean hasitako proiektuaren lehenengo fasean, diskurtsoa sozializatzeko materialen corpusa eta eskema gauzatu da eta era berean, atariko diagnostikorako datu bilketa egin da. Diskurtsoa herrietan zabaltzeko eta herritarrak ahalmentzeko, beharrezkoa da herri bakoitzaren errealitate propioa kontuan hartzea eta atariko diagnosia izatea. Horretarako, datu bilketa gauzatu da 4 udalerrietan (Bermeo, Errenteria, Oñati, Zumaia). Datu bilketa focus-group eta elkarrizketen bitartez jaso dira.
Irailean 2. fasearekin hasi nahi du Eusko Ikaskuntzak. Hizkuntza-ekologiaren diskurtsoaren ideia nagusien didaktizazioa gauzatuko da. Karta jokoa burutuko da, play-decide ereduan oinarritua hain zuzen. Hartara, udalerrietan dinamika parte-hartzaileak egingo dira eta ondoren jasotako emaitzen analisia egingo da. Azkenik, ondorengo diagnosia eta kontzeptualizazioaren lanketari ekingo zaio.
