Donostiaren suntsiketaren mendeurrena oroitzeko Eusko Ikasluntzak antolatu duen programa akademikoari amaiera emateko, ekainaren 9an Donostian zehar bisita gidatua izango da eta herritar eta eragileekin ekainaren 22an egingo den irakurketa publikoarekin itxiko da egitarau oparoa.
Datorren ekainaren 9an "Donostia 1813an: Tragediaren aurreko eta ondorengo donostiarren bizimoduekin paseoan" " izenburupean Alvaro Aragonek (Eusko Ikaskuntza, UPV/EHU, Miguel de Aranburu Elkartea) bisita gidatu bat eskainiko du. Bisita gidatu honetan, 1813ko tragediaren aurretik donostiarrek zuten bizimodua ekarriko dugu gogora. Horretarako hiriko maila eta ogibide desberdinak nabarmenduaz; horien artean udalerrian aurkitzen ziren merkatari esanguratsu edota hiriaren kanpokaldetik etortzen ziren emakume neskameen inguruko aipuak eginaz. Ekainaren 16an aldiz, "San Sebastián tras 1813: el nacimiento de una nueva ciudad" izenburupean Larraitz Arretxeak egingo du bisitaldia eta hiriaren berreraikuntzan oinarrituko da. Azkenik, eta egitarauari itxiera emateko, ekainaren 22an Irakurketa Publiko bat egingo da Konstituzio Plazan.
