Nouvelle corporatives

01/11/2013

EI Berria. Batzorde Mistoa lanean ari da

Iragan den urriaren 23an Donostiako Miramar Jauregian Batzorde Mistoa bildu zen Eusko Ikaskuntzaren eredu berrian ekarpen eta ekoizpen zientifikoa artikulatzeko proposamena lantzeko helburuz.

Sei pertsonez osatutako Batzorde Mistoa osatu da eta lehen bilera egin du dagoeneko. Urriaren 23an izan zen Miramar Jauregian eta bertan Iñaki Martinez de Luna, Josemari Rodriguez Ibabe, Angeles Iztueta, Emilio Xabier Dueñas, Juan Carlos Jiménez de Aberásturi eta Nekane San Miguel izan ziren. Lehenengo hirurak Sailetatik kanpo hainbat ekimenetan parte hartu duten bazkideak dira eta hurrengo hirurak aldiz, Batzorde Akademikoak Sailetako ordezkari bezala aukeratu zituen pertsonak. Horrez gain, Asier Barandiaran, Batzorde Eragileko ordezkari moduan, Iñaki Dorronsoro Lehendakaria eta Beatriz Akizu izan ziren.

Lehen bilgunean, egoeraren irakurketa eta ikuskera desberdinak mahai gainean jarri ziren eta hurrengo bilerara begira proposamen bat lantzeko konpromisoa hartu zuten. Hartara, azaroaren 6an bilduko da berriz ere Batzorde Mistoa proposamena landu eta adosteko xedez.

Ekoizpen Zientifikoaren artikulazio definituko duen dokumentuarekin Oinarrizko Arkitektura 3 osatuko da, eta ondoren Eusko Ikaskuntzako bazkide guztiei bidaliko zaie. Azken dokumentu honetan Eusko Ikaskuntza berriaren oinarriak jasoko dira eta hauxe da Ez Ohiko Batzar Nagusi batean bazkideek bozkatuko dutena.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp