Eusko Ikaskuntza ? Euskadiko Kutxaren Giza eta Gizarte, Kultura eta Arte Zientzien IX. Saria Nestor Basterretxea artistari emateko ekitaldia Donostian egitekoa da, Miramar Jauregian, urriaren 18an, asteartea.
Eusko Ikaskuntza ? Euskadiko Kutxaren Giza eta Gizarte, Kultura eta Arte Zientzien IX. Saria Nestor Basterretxea artistari emateko ekitaldia Donostian egitekoa da, Miramar Jauregian, urriaren 18an, asteartea. Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria buru izango den ekitaldi honetan, aurreikusitakoaren arabera, ondokoek parte hartuko dute: Eusko Ikaskuntzaren jarduera eremu geografikoan kokaturiko sei Unibertsitatetako errektoreak edo ordezkariak, Euskadiko Kutxako Lehendakaria eta Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria, sarituaz gainera.
