Eleria 23 alea argitaratu da "Tributu foru arauen inguruko gatazkak. Autonomia Erkidegoen finantzaketa orokorra eta foralaren arteko ezberdintasunetik eratorritako arazoak" izenburupean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Zuzendaritzaren dirulaguntzarekin.

Kontzertu Ekonomikoak (Ekonomia Ituna) Foru Lurraldeen Eskubide Historikoetan oinarritutako tributu arloko eskumenaren egikaritzea suposatzen du gaur egun. Honen bidez, Estatuarekiko autonomia oso handia (beste Autonomi Erkidegoek daukatena baino askoz handiagoa behintzat, Nafarroako Foru Erkidegoak daukana salbu). Ezberdintze horrek arazoak eta gatazkak ekarri dizkigu hainbat esparrutan. Oraingoan, juridikoan oinarrituko gara, Tributu Foru Arauen inguruan sortutako gatazkak eta nondik norakoak modu laburrean aztertzen dira.
