Nouvelle corporatives

01/03/2007

En círculo

Literaturaren inguruko foro berri bat abiarazi da hilabete honetan. Eta martxorako jadanik aurreikusi dira jai eta arte ondareei buruzko beste bi jardunaldi.

Literatura aretoak *Jarduera berria

Eusko Ikaskuntzaren Gipuzkoako Lehendakariordetzak beste jarduera berri bat abiarazi du, EHUrekin lankidetzan: Literatura Aretoak. Topaketa hauek aldian behin egingo dira aldez aurretik parte hartzaileek irakurritako liburu baten inguruan. Obra bere testuinguruan jarri eta forma eta esanahiaren aldetik duen egitura seinalatuko duen sarrera baten ondoren, elkarrizketa orokorra zabalduko da argudio eta estetika edukia aurkitu, interpretatu eta ahalik eta gehiena aprobetxatzearren.

Izen oneko bi idazlek zuzenduko dituzte "Areto" hauek: Luisa Etxenikek gaztelaniazkoa, eta Felipe Juaristi euskarazkoa. Hiruhileko honetarako proposaturiko obrak: gaztelaniaz, Katryn Harrisonen La mujer de nieve (martxoak 15), Sandor Marairen El último encuentro (apirilak 19), Truman Capoteren Otras voces, otros ámbitos (maiatzak 10); eta euskaraz: Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso (martxoak 22), Juan Cruz Igerabideren Hauts bihurtu sienten (apirilak 26) eta Joseba Zulaikaren ETAren hautsa (maiatzak 17).

Asistentziak aukera askeko 15 orduko kredituek balioa du.

Alardeak mintzagai *Jardunaldiak maiatzean

Maiatzaren 3, 5 eta 6an egitekoak dira Antzuolako eta Euskal Herriko alardeen lehena, oraina eta geroa Jardunaldiak, Eusko Ikaskuntzak, Antzuolako Udalak eta Mairuaren Alardearen Elkarteak antolaturik.

Hona Jardunadien helburuak: alardeak ezagutaraztea eta zabaltzea, Euskal Herriko jai gertakari honi buruzko gogoeta partekatua garatzea, eta bereziki, Antzuolako Alardearen iraganaz eta etorkizunaz. Lehen jardunaldian esparru txosten bat ezarriko du especialista batek. Bigarrenean, 5ean, Antzuolako alardeari buruz Eusko Ikaskuntzako Margaret Bullen eta Xabier Kerexeta kideak burutzen ari diren ikerketa soziokulturalaren egoera aurkeztuko da.

Egun horretan bertan, zenbait tailerren bidez hitza emango zaie antzuolatarrei beren alardeaz dituzten ikuspuntuak azal ditzaten.

Azkenik, 6an, Euskal Herrian egiten diren alarde nagusien ordezkariak elkartuko dira.

Loi des musées et structures muséales *Journées itinerantes

La Section d'Arts Plastics et Monumentaux a programmé des Journées sur la Loi des Musées, qui se dérouleront de façon itinérante tout au long des mois de mai et juin.

Le but de ces rencontres est d'analyser la nouvelle Loi des Musées et la répercussion qu'elle peut avoir sur le réseau muséistique basque, et la comparer en même temps avec la situation de l'autre côté de la Bidasoa. La première session aura lieu le 5 mai à Artium de Gasteiz ; suivront d'autres sessions au Musée Basque de Baiona (12 mai), Donostia (19 mai) et la clôture aura lieu au Musée des Beaux Arts de Bilbao (26 mai).

La rencontre de Baiona se tiendra sous le titre spécifique de Loi des musées et structures muséales en Pays Basque de France, et sera structuré en deux sessions thématiques: le matin, le thème à débattre sera La loi et la diversité des structures muséales, cependant que la session vespérale abordera les Musées et la transfrontalité. Des conférences et des tables rondes se tiendront autour de ces thèmes.

La journée se terminera par une visite à l'exposition "Gernika", projet transfrontalier monté par le Syndicat mixte et le Musée Basque de Bilbao.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp