La journée internationale en faveur de l'euskera désire impliquer les jeunes cette année. L'équipe d'Euskonews Gaztea s'en charge.
Hitzordua gazteentzat
*Durango, abenduak 8
Abenduaren 8an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, gehienbat gazteei zuzenduriko jendaurreko ekitaldi bat egitekoa da Durangoko Kafe Antzokian. Bertsoak, irudimena, jolasa, irudiak, mugimendua, jendea? Baita beste zenbait ustekabe ere, Xabier Paya, Uxue Alberdi, Oihane Perea, Sustrai Kolina (argazkian) eta Etxabe bertsolariek parte hartuko duten ikuskari batean. Bazkide guztiak gonbidaturik gaude. Zain egongo gaituzue!

Denok euskararekin
*ENE Saria
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatuko da hirugarren aldiz. Euskararen aldeko jardunaldi hau 1948an sortu zen, Eusko Ikaskuntzak bultzaturik. Oraingo honetan, telefono mugikorra edo ordenagailua erabiliz deskargatu daitekeen bideo bat prestatu dute bost bertsolari gaztek. Era berean, ENE SARIAk euskararen aldeko sustapen lanetan nabarmendu den Euskal Herritik kanpoko erakunde bat sarituko du, ondoz ondoko bigarren urtez.
