Nouvelle corporatives

01/10/2006

ENE Saria

*Kanpoko erakundeei

Eusko Eusko Ikaskuntza izan zen 1948. urtean Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) sortu zuen erakundea. Egun hau gogoratzeko, urte honetatik aurrera, Eusko Ikaskuntzak Euskal Herritik kanpoko erakunde bat sarituko du euskara sustatzeko egindako lanagatik, honen zabalkunde (irakaskuntza, zabalkundea, sustapena?) eta sorkuntza lana kontuan hartuz.

ENE SARIAn Euskal Herritik kanpo egoitza duen edozein erakundek har dezake parte. Bere jarduera laburtzen duen bost orri baino gehiago ez dituen memoria bat aurkeztu beharko du erakundeak horretarako, Eusko Ikaskuntzak izendatutako eta euskararekin lotura berezia duten pertsonek osatutako epaimahaiari entitatearen jarduera baloratzen lagun diezaion.

Proposamenak azaroaren 12ko 24.00ak baino lehen bidali beharko dira EuskoSareren korreo elektronikora (info@euskosare.org).

Epaimahaiaren erabakia abenduaren 3an emango da ezagutzera, Euskararen Nazioarteko Egunean. Saritzat onarpen publikoa eta Nestor Basterretxea artistak ENErako egindako anagramaren erreprodukzio bat jasoko du.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp