Nouvelle corporatives

14/07/2015

Erakunde bizitza: ekaineko agenda

Ekainean deialdi eta hitzordu ugari izan ziren, enpresa, akademiko, kultur eta gizarte alorrekoak guztiak eta Eusko Ikaskuntzak bertan izan zen.

Erakunde bizitza: ekaineko agenda

Ekainaren 11n, Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria den Iñaki Dorronsoro, Foro Orona Fundazioa Gizarterantz jardunaldiaren bigarren edizioan izan zen. Hitzorduan aztergai izan zen fundazioak azken urtean izandako jarduera eta garapen prozesuan dauden proiektu berriak. Ekainaren 12an, Eusko Ikaskutzaren Nafarroako Lehendakariordea den Asier Barandiaran, Alfonso Carlosena Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Errektore berriaren izendapeneko ekitaldian izan zen. Ekitaldian Nafarroako akademia, politika eta sozioekonomia alorreko ordezkaritza zabala izan zen. Iñaki Dorronsoro lehendakaria Gure Esku Dago herri ekimenak ekainaren 14ean antolatutako agerraldian parte hartu zuen. Ekitaldian, esparru ezberdinetako erakunde, eragile eta pertsona esanguratsuak bildu ziren. Era berean, ekainaren 17an, Lehendakaria Miramarren izandako EHUko Udako Ikastaroen inaugurazio ekitaldira joan zen. Ekainaren 23an Etxepare Institutuko Patronatuaren urteroko bilera izan zen. Eusko Ikaskuntza kide iraunkorra denez, Iñaki Dorronsoro bertaratu zen, euskal letra, filologia eta kulturaren ordezkari gisa bozeramaile izan zen eta saioan parte hartu zuen. Uztailaren 10ean, berriz, Beatriz Akizu, Eusko Ikaskuntzaren Prospektiba, Estrategia eta Proeiktu berrien zuzendaria, EGOD, Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoak, izeneko egitasmoaren aurkezpenean parte hartu zuen Donostiako Karlos Santamaria Zentroan ospatutako ekitaldian. Aurkezpenean Patxi Baztarrikak, Iñaki Martínez de Lunak eta Xabier Erizek parte hartu zuten.
Partager:
Facebook Twitter Whatsapp