Eragilea eta Iraunkorra
Martxoaren 17an, Eusko Ikaskuntzako Batzorde Eragilearen eta Batzorde Iraunkorraren ohiko bilerak hartu zituen Baionako egoitzak. Bilera honetan bilduriko beste gai batzuen artean, Batzorde Eragileak Arabako Aldundiak berriki onarturiko Foru Arauren berri izan zuen, hori dela medio Eusko Ikaskuntza aholku erakunde nagusitzat hartzen dute arabar udalerrien izen aldaketa, hiriburutza, armarri eta beste elementu bereizgarriei buruzko proposamenei dagokien guztian. Batzorde Iraunkorrak, bere aldetik, 2011ko aurrekontuak onartu zituen, 2010 urtekoekiko kontinuistak direnak.
Assemblée Générale
C?est en présence de Jose Maria Muñoa, président d?Eusko Ikaskuntza et de Gaxuxa Elhorga-Dargains, déléguée à la langue basque et à la cultura basque de la ville de Saint-Jean-de-Luz, qu?une trentaine de personnes se sont réunies le 19 mars à Senpere pour célébrer l?Assemblée Générale annuelle de Eusko Ikaskuntza de Iparralde. Jean-Michel Larrasquet a fait le rapport des activités réalisées dans le courant de l?année 2010 (deux colloques, un salon du livre, un cours public, quatorze conférences, dix bourses d?études, quatre prix).
Jean Claude Larronde, trésorier, a présenté les comptes 2010 et le budget prévisionnel pour 2011. Les deux rapports ont été adoptés à l?unanimité.
En ce qui concerne les projets 2011, plusieurs thèmes ont été abordés.
Après un vote à main levée le tiers sortant a été réélu: Jean-Baptiste Coyos, François-Xabier Cuende, Maite Lafourcade, Claude Mehats.
Bizkaiko Aholku Batzordea
Martxoaren 23an Bizkaiko Aholku Batzordea bildu zen, Marta Ajuria, lurraldeko Lehendakariordeak deiturik. Elkartearen jarduerarekin loturiko hainbat gairi heldu zieten, hala nola Manuel Lekuona Saria Jose Antonio Arana Martijari emateko ekitaldia, laster egitekoa Bizkaiko Aldundian, eta Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Saria.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak igorritako gutun bat irakurri zen. Haren bidez ezezkoa ematen zitzaion Batzordeak Bermeoko Kurtzio-Zarragoitxi Erromatar Aroko-Erdi Aroko multzoa babesteko egindako eskaerari. Horrek guztiak eztabaida interesgarri bat eragin zuen.
Batzar Nagusia
Eusko Ikaskuntzaren urteko Batzar Nagusia maiatzaren 27an, ostirala, 18:00etan egingo da Donostiako Miramar Jauregian. Bertan onartuko dira, hala badagokie, aurreko ohiko batzarraren akta, 2010eko jarduera txostena eta ekitaldi horretako Balantzea eta Emaitzen Kontua. Orobat, aurreikusitako emaitzen banaketa aurkeztuko zaie bazkideei, berek onar dezaten, hala badagokio. Jose Maria Muñoa, erakundeko Lehendakariak bere urteko txostena jakitera emango du. Azkenik, galde-eskarien aldian bazkideek hitza hartzeko aukera izango dute.
Curso de formación
A lo largo de las dos últimas semanas del mes de marzo, se han impartido diversas acciones formativas a la plantilla laboral de la Sociedad, al objeto de dar respuesta a las necesidades expresadas respecto a la relación de empleados con socios, colaboradores y clientes. Como profesorado, el curso ha contado con Mamen Antón Remírez y Juan Ignacio Sagüés Lacasa, consultores y formadores de AIN Recursos Humanos.
