Nouvelle corporatives

01/05/2012

Erakunde Bizitza

Batzar Nagusia

Eusko Ikaskuntzaren urteko Batzar Nagusia ekainaren 8an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan egingo da Donostiako Miramar Jauregian. Bertan onartuko dira, hala badagokie, aurreko ohiko batzarraren akta, 2011ko jarduera txostena eta ekitaldi horretako balantzea eta emaitzen kontua. Orobat, aurreikusitako emaitzen banaketa aurkeztuko zaie bazkideei, berek onar dezaten, hala badagokio. Ondoren Batzorde Iraunkorreko bi kideren hautaketari ekingo zaio eta Jose Maria Muñoa, erakundeko Lehendakariak bere urteko txostena jakitera emango du. Azkenik, galde-eskarien aldian bazkideek hitza hartzeko aukera izango dute.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp