Nouvelle corporatives

09/12/2014

Erakundeekin informazio topaketak

Iñaki Dorronsoro Lehendakariak topaketa itzuli bat egin du erakunde ordezkariekin emandako urratsak eta abian dauden proiektuak ezagutarazteko.
Udazkenean zehar, Eusko Ikaskuntzako Presidentea Gipuzkoako Kultura Diputatu Ikerne Badiolarekin urriaren 9an; Arabako Foru Aldundian Carmen Gutierrez Kultura zuzendariarekin eta Euskara Zuzendari Jokin Larrañagarekin bildu zen, hil bereko 28an. Azaroan, Iñaki Dorronsoro Bizkaiko Kultura Diputatu Josune Ariztondok eta Gonzalo Olabarria Kultura Zuzendariarekin batzartu zen, eta abenduaren 1ean, Iruñean, Foru Gobernuko Hezkuntza Sailburu José Iribas eta Euskarabideako Zuzendari Maximino Gómezekin bildu zen. Azken hau, Eusko Ikaskuntzan Nafarroako Gobernuaren ordezkari berria izendatua izan da.

nafarroako gobernuarekin

Josemari Arrazola (EI-SEV), Julen Calvo (Euskarabidea), Maximino Gómez (Euskarabidea), Jose Iribas (Consejero de Educación del Gobierno de Navarra), Iñaki Dorronsoro (EI-SEV), Dori Lopez Jurio (Euskarabidea), Rosa Miren Pagola (EI-SEV) y Asier Barandiaran (EI-SEV)

Topaketa hauen helburua izan da, batetik, erakundea nola doan azaltzea, lan alor berrien berri ematea eta Eusko Ikaskuntzaren estatutu berriak aztertu eta kontrastatzea. Bestalde, abenduaren 3an Iñaki Dorronsoro Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzan izan zen Iñigo Urkulluk Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta egindako harrerara.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp