Nouvelle corporatives

01/12/2007

Erromes birtualak

Eusko Ikaskuntzak Euskomedia Fundazioaren bidez, Donejakue Bidea Euskal Herrian izenburuko cd rom elkarreragile bat argitaratu berri du,"Ikasi jolastuz" bildumaren barrenean.

Joko didaktiko bat da, antzara jokoaren egitura duena, non lehiakideek Done Jakue Bidea ibili behar duten, dela Frantses Bidetik, barne aldetik edo kostaldeko bidetik. Hala, "erromesak" hainbat proba gainditzen dituen bitartean, Jondoni Jakueren bidea mugarritzen duten hiri eta toki nagusiak aurkitzen ditu, horien ondarearekin batera.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp