Nouvelle corporatives

01/05/2012

Escuderoren irudia oroituz

Escuderoren jaiotzaren 100. urteurrena betetzen den honetan Eusko Ikaskuntzak, beste hainbat erakunderekin batera, konpositorearen irudia oroitzeko eta ezagutarazteko hainbat ekitalditan parte hartuko du. Besteak beste, Euskonews aldizkari elektronikoan haren semea den Francisco Escuderori elkarrizketa egin zaio. Horrez gain, hainbat irrati emisoretan musikariaren irudia eta lana ezagutarazteko irrati saioak egin dira eta egingo dira hurrengo hileetan (Radio Euskadi, Onda Vasca eta Radio Vitorian). Era berean, Auñamendi Eusko Entziklopedian Escudero maisuaren ahotsa gaurkotu eta euskaratuko da. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zarauzko Udalak eta Eresbilek 30 ekitaldi musikal antolatu dituzte urte osoan zehar ospatuko direnak Gipuzkoako herri desberdinetan. Horrez gain, hainbat jardunaldi eta mahai inguru burutuko dira Koldo Mitxelena Kulturunean edota UPV/EHUko Udako Ikastaroetan. Azkenik Eresbilek konpositorearen inguruko informazioa zabalduko duen web gune bat argitaratuko du urte honetan zehar.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp