Nouvelle corporatives

01/12/2010

Esperantza haize bat

Mensajes constructivos e ideas de futuro en la ceremonia de entrega del Premio Eusko Ikaskuntza?Caja Laboral al jurista y europeísta Joxerramon Bengoetxea

Donostiako Miramar Jauregiko Julio Caro Baroja Aretoa mukuru bete zen azaroaren 23an, Joxerramon Bengoetxea Caballero legelari eta europazaleari Eusko Ikaskuntza?Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien 2010eko Saria emateko ekitaldiaren kariaz. José María Muñoa eta Txomin García, erakunde emaileetako lehendakariez gain, saria ematerakoan parte harturiko zazpi unibertsitateen ordezkariek esku hartu zuten ekitaldian, zeinek sarituaren alderdi desberdinei heldu zieten: Josu Zabala (Mondragon Unibertsitatea); Maïté Lafourcade (Paue eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea); Iñaki Esparza (UNED); M? Jesús Goicoechea Tobar (Nafarroako Unibertsitate Publikoa); Gabriel Insausti (Nafarroako Unibertsitatea); JoséLuis del Val (Deustuko Unibertsitatea); Iñaki Goirizelaia (EHU). José María Muñoak, bere txandan, Joxerramon Bengoetxeak 1982an Eusko Ikaskuntzan sartu zenetik erakundeari egindako ekarpena xehe-xehe azaldu ondoren, Bengoetxearen lana aipatu zuen, "Europan Euskal Herriaren aldekoa, eta Euskal Herrian Europaren aldekoa". Eta ondokoa nabarmendu zuen: "Europar erakundeen eraikuntzari sineste sendoa eta ilusioa ekarri dio, hartan gure herrialdeak, Estatu maila ez izanik ere, garrantzizko eginkizuna duelakoan".

Bere aldetik, Txomin García, Euskadiko Kutxako lehendakariak oroitarazi zuen ezen Bengoetxea doktorea gazteena dela sari ospetsu hau jaso dutenen artean, horrek erakustera ematen duelarik "haren lanerako gaitasun eskerga, dagoeneko ikerketa, irakaskuntza eta dibulgazio jardunbide emankorraren jabe izatea ahalbidetu diona".

Bere txandan, Joxerramon Bengoetxeak denbora eman zuen bere ibilbide europazalearen mugarriak azaltzen, eta bi konstantetan bildu zuen: Humanismoa eta Herrien Europa. Hitzaldiaren amaieran, euskal gizartea begiztatzen ari den "bakezko aukeraz" mintzatu zen. Eta honela bukatu zuen: "Berriro datoz proiektu konpartituak bilatzeko garaiak. Nik, badakizue, Europan federatutako gizon-andere askeez osatutako euskal Eskualde anitzaren ametsari helduko diot, euskal nortasun kulturala eta Europako hiritartasuna uztartuko dituen proiektuari. Hona nire lekukotasuna. Erran dut".

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp