Nouvelle corporatives

13/05/2005

Euskal artxiboak

Hainbat historialari, ikertzaile, artxibozain eta erabiltzailek ebaluazio zientifiko bat egin zuten Euskal Herriko artxibo eta dokumentazio zentroei buruz, Bilbon, apirilaren 29an, Eusko Ikaskuntzako Historia eta Geografia Sailak antolaturiko topaketaren esparruan: Gaur egungo historiari buruzko Agiritegiak eta Artxibo Historikoak Jardunaldia: "Euskadiko Artxibo Historiko Nazionala" (1987-2005).

Goizeko ekitaldian, hainbat gairi ekin zieten, hala nola Kataluniako artxiboen plan estrategikoa, Euskadiko Artxibo Nazional baterako proiektua, Eusko Jaurlaritzaren dokumentazioa 25 urteko autogobernuaren ondoren, edo foru artxiboen egoera. Arratsaldeko ekitaldia dokumentazio zentroei eskaini zitzaien.

Gai horri buruz etorkizunean euskal historialariek egin beharreko gogoetak foro horren ondorioez hornitzea nahi da.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp