Bernardo Atxaga inaugura el programa ?Eusko Ikaskuntza Visiting Profesor of Basque Culture? ante un alumnado de origen y formación diversos, pero con un interés común por la cultura vasca
Martxoaren amaieratik ekainera arte, "Eusko Ikaskuntza Visiting Profesor of Basque Culture" lehen programaren lehen edizioa gauzatzen ari da Stanford Unibertsitatean (Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak), Eusko Ikaskuntzaren eta unibertsitate erakunde ospetsu horren artean 2009an sinaturiko hitzarmenaren lehen fruitu gisa. Euskal kulturarekin loturiko gaiei buruzko kalitatezko irakaskuntza da programa honen helburua, hala graduatu aurreko nola graduatu ondoko mailetan, funtsean Humanitate eta Gizarte Zientzien alorretan.
Lehen aldi honetan, Bernardo Atxaga idazlea ikastaro bana ematen ari da XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrerako euskal hizkuntzaren eta kulturaren bilakaeraz. Hamar asteko graduatu ondoko ikastaro hauetan, euskal kultura gertaera moldatzen duten osagaietarako sarrera ematen ari zaie ikasleei Obabakoak obraren egilea, ikuspegi orokorragoak irekitzen dituzten elementu zehatz eta pertsonaien bidez: Mitxelena, euskarari buruz eta eremu urriko hizkuntzen fenomenoaz tratatzeko; Mirande eta Aresti, euskal literaturaren eta, oro har, XX. mendeko literatura berritzearen mugarri gisa; Arantzazu,euskara batuaren agertoki, abangoardiako artearen erreferentzia eta gaur egun bakegune gisa; Gernika,etab.).

Graduatu aurreko ikastaroan izen emandakoentzat, Atxagak programa akademikoagoa diseinatu du. Bertan, euskal kulturaren adierazgarri diren gai jakin batzuk analizatzen ditu luze eta zehatz, hala nola bertsolaritza edo gerra aurreko poesia.
Eskoletara datozen ikasleen jatorria askotarikoa da: mexikar, espainiar, armeniar jatorrikoak, iparramerikar gutxiengoetako jendea? Gehienak Letren alorreko prestakuntzaren jabe direnak, nahiz zientzia hutsekoak ere badiren.
Alderdi personaletan, Bernardo Atxaga harriturik azaldu da Stanfordeko unibertsitate barrutia den hiri txiki horretan "liburuari ematen zaion tratamendua" dela eta. Eta, Euskal Herrira itzultzean, "irakurketaren eta liburuen bidez kulturara hurbiltzeko era klasiko eta tradizionala" bultzatzeko asmoa adierazi du.
