Nouvelle corporatives

01/11/2014

Euskararen Nazioarteko Eguna 2014

"Nola irudikatzen duzu euskara?" galderari erantzuna eman nahi zaio abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren 2014ko edizioan.

Horretarako lehiaketa bat abian da: euskararen ikuspegia islatzen duen argazki eta hitz bat bidaltzea. Partaide guztien artean egun horretarako espresuki diseinatutako 200 kamiseta zozketatuko dira. Abenduaren 2ra arte zabalik egongo da Facebook, Twitter eta Whatsapp (+34 618 18 49 49) bidez.

Bestalde, bederatzigarren urtez, ENE SARIA emango da euskara eta euskal kultura sustatu eta ikusarazteko egindako lanagatik. Sariak onarpen publikoa egingo dio irabazten duen entitateari eta Nestor Basterretxeak bereziki egunerako egindako anagrama eskultorikoaren kopia emango zaio garaileari. Hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 28an amaituko da.

Azkenik, Eusko Ikaskuntzak, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol departamentuarekin elkarlanean, Gerardo López de Guereñu Sariaren hirugarren edizioa antolatu du. 12 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako lehiaketaren bidez arabar bizitzako edozein alorretan euskararen transmisioa eta presentzia islatzen duten bideo hoberenak sarituko dira. Informazio gehiago: www.nibanaxarabakoa.com.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp