Nouvelle corporatives

01/03/2013

Eusko Ikaskuntza eta Labayru ikastegiaren arteko bilkura

Eusko Ikaskuntzaren eta Labayru ikastegiaren arteko bilera otsailaren 4ean Bilboko Deustuko Unibertsitatean egin zen. Eusko Ikaskuntzaren ordezkari diren Beatriz Akizu eta Iñaki Doronsoro, Labayruko Adolfo Arejita eta Igone Etxebarriarekin elkartzeko aukera izan zuten.

Eusko Ikaskuntzaren ereduaren hausnarketa prozesuan Euskal Herriko antzeko ereduak aztertzea aurreikusita dago. Hau horrela, Labayruren eredua eta elkar-harremana aztertu nahi izan zen. Bestalde, Eusko Ikaskuntzaren egitasmoen artean erakunde horiekin harremanak sendotu eta elkarlana bideratzea litzateke. Aurrera begira, 2013. urtea amaitu baino lehen berriz ere biltzea.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp