Nouvelle corporatives

01/11/2008

Eusko Ikaskuntza Uhinetan

Bizkaia Irratia

Joan den urriaren 16an, Jon Kortazar, Eusko Ikaskuntzako Bizkako Lehendakariordeak eta Dorleta Alberdi, Bizkaia Irratiako Zuzendariak 2006an egindako hitzarmena berritzea sinatu zuten. Hitzarmen horren arabera, kultura eta zientzia gaien inguruko bi irratsaio zabalduko dira hilabetean,ordu erdiko iraupenekoa bakoitza eta euskaraz emana erabat. Hitzarmen horri esker, dagoeneko 24 orduko programazioa zabaldu ahal izan da. Udane Goikoetxea izan da berbaldietako moderatzailea.

Euskalerria Irratia

2005 urtearen amaieran, Eusko Ikaskuntza elkarlanean hasi zen Euskalerria Irratiarekin, Iruñea eta eskualdeko euskarazko irratiarekin. Kultura,gizartea eta zientzia gaien inguruko irratsaio hauek,hasieran Hiart Leitzak gidatuak "Bazkalburukoa" emanaldiaren barnean, 2006tik gaur artekoan, Mikel Bujanda, irratiko zuzendariaren gain daude eta asteartero zabaltzen dira 15:30tik 16:30era (eta ez 15etatik 16etara joan den hilabeteko alean esaten zen bezala).

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp