Nouvelle corporatives

01/04/2013

Eusko Ikaskuntzak Basarriren jaiotzaren mendeurrena gogoratuko du

Eusko Ikaskuntzak, beste hainbat erakunderekin batera, bertsolari, kazetari eta idazle izandakoaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko egitarau zabala antolatu du.

Ekitaldi ezberdinak hurrengo hilean hasiko badira ere, azaroan irekiko ditu ateak Eusko Ikaskuntzak "idazlearen lanari hedapena emateko aukera gisa" antolatu duen erakusketak. Bere jaiotzaren egunean, azaroak 27an erakusketa zabalduko dute Sanz Enean eta horrekin batera, azaroaren 29an Euskaltzaindiak Osoko Bilkura Zarautzen egingo du. Basarritik Azken Portura izeneko jaialdia ere ospatuko dute, bertan bertsoa, irudia, musika eta antzerkia uztartuko dituztelarik Motxian Bertso Eskolako kideek. Hilabete horretan ere Zarautz Abesbatzak urteurren honetarako espresuki prestatutako Aita Patxi Madinaren Arantzazu Poema Sinfonikoa eskainiko du.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp