Eusko Ikaskuntza eta EHUko Euskara Institutua adostasun batetara heldu dira, bi erakundeen intereseko lan arloetan edukiak partekatzeko. Institutuak garatutako "Euskal Literaturaren Hiztegia"n jasotzen diren edukiak "Auñamendi Eusko Entziklopedia" proiektuaren bitartez zabalduko dira, eta berriz Euskara Institutuak erabili ahal izango ditu euskal gramatikarekin zerikusia duten "Auñamendi Eusko Entziklopediako" sarrerak ere, bi kasuetan iturria aipatuz eta logoan esteka eginez.
Bestetik, Eusko Ikaskuntzak Euskara Institutuari "ELERIA, Euskal Legelarien aldizkaria" bilduman jasotako testuak eskuratuko dizkio, Institutuak argitaratzen dituen gainerako corpusak bezala erabiltzeko.

Beraz, adostasun honen ondorioz 103 artikulu berri aurkitu ahal izango dira Auñamendin ondoren gaztelera itzuliko direnak. Linka: http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee18657
Adibide garbia dugu hau, lankidetzaren garrantzia azpimarratzeko, esfortzuak bikoiztu ez ditzagun eta kulturaren zabalkunde ahalik eta zabalena lortu dezagun.
