La alianza suscrita con Innobasque sitúa a Eusko Ikaskuntza como pieza clave de la Agencia Virtual de Innovación, que reunirá a más de un centenar de entidades
Martxoaren 4an, Zamudion, Xabier Retegi, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Pedro Luis Uriarte, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako Lehendakariak (argazkian) itun estrategiko bat sinatu zuten lankidetza estu eta sakoneko esparru bat ezartzearren, zeinak bi erakundeen arteko lerrokatze, lan koordinatu eta elkarlaneko irudia transmitituko dion gizarteari.
Zehazkiago, Innobasquek gidatzen duen Gizarte Berrikuntza proiektuaren eragile giltzarria izan nahi du Eusko Ikaskuntzak, eta Innobasquek Elkarte zientifikoaren esperientzia, ezagupena eta harremanen sarea izango ditu berme.
Berretsiriko dokumentuak urteko jarduera plana itxuratzeko konpromisoa barne hartzen du eta ondoko puntu zehatzak biltzen ditu:
1) Ordezkariak trukatzea erakunde bien gobernu organoetan.
2) Garapen, kultura eta Gizarte Berrikuntzaren alorretan ikerketa eta berrikuntza bultzatuko dituzten metodologiak batera garatzea eta zabaltzea.
3) Lanak, hitzaldiak, kongresuak eta zabalkunde programak batera antolatzea adierazitako esparruetan, bai eta beste hainbat alorrekin zerikusia dutenak ere: berrikuntza teknologikoa, enpresa eraldatzea, berrikuntzaren euskal sistema nazioartekotzea, ekintzailetza, sustapena eta komunikazioa.
4) 2008 Berrikuntzaren Urtearen kariaz Euskadin antolatuko diren jarduerak gauzatzerakoan, modu eraginkorrean parte hartu eta laguntzeko konpromisoa.
Zer da Innobasque?
Irabazteko asmorik gabeko elkarte pribatua da Innobasque, Euskadin esparru guztietan berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko, espiritu ekintzailea eta sormena sustatzeko sortua. Euskadiko bigarren eraldatze ekonomiko eta sozialean buru izatea eta berrikuntza gaietan gure herria Europako erreferentzia bilakatzea du helburu. Gaur Egun Innobasquek 405 bazkide ditu.
Itun honekin, Eusko Ikaskuntza pieza giltzarri gisa kokatzen da Innobasque erabiltzen ari den eraldatze palanketako batean: Berrikuntzaren Agentzia Birtuala sortzea. Integrazioa, federazioa, kolaborazioa, kooperazioa edo itun estrategikoa direla bide beren borondatez bilduriko 100 erakundek osatzen dute "Agentzia Birtual" hau.
