Helburuak
Eusko Ikaskuntzaren XVII.Kongresua urtebete barru egitekoa da Gasteizen, ondoko gaiaren gainean: "Gizarte Aurrerapen Iraunkorrerako Berrikuntza".
Bost helburuok ditu:
- Gizarte-aurrerapen iraunkorra helburu dela, berrikuntza jaso, bultzatu eta hari buruzko gogoeta egin eta kontzientzia sortzea.
- Diziplinartekotasuna,belaunaldien arteko elkarrizketa, aukera- berdintasuna, hizkuntza-aniztasuna eta hizkuntza berrien presentzia erraztea.
- Proposamen teoriko eta praktikoetan eta horiek aurkezteko moduan berrikuntza sustatzea.Biltzarraren zeharkako helburu batek jasotzen du.
- Eusko Ikaskuntzak sustatutako lanarekin bat egin nahi duten pertsona edo gizarte-eragileen parte-hartze zabala eta anitza bultzatzea, baita Entitateko kideena ere.
- Eusko Ikaskuntzan burutzen diren eginkizun anitzak aberasteko xedez, testuinguruan kokatutako ideia eta jarduera sorrera bultzatzea.
