Nouvelle corporatives

01/02/2011

Euskonews Gaztea: lau urtez euskarazko Kazetaritza digitala gazteei helarazten

Modu berezian oroitzen dugu Euskonews Gaztean 2007ko urtarrilaren 12a; hainbat hilabete lehenago abiarazitako egitasmoa eman baikenuen ezagutzera. Abentura berria zen, eta noraino iritsiko ginen susmorik ez geneukan. Edozein proiektuk zerotik hasteak dakarren errespetuarekin ekin genion gazteei zuzendutako astekariarenbidea lantzeari. Lau urteak ziztu bizian igaro dira, astero urrats berri bat emanez, bideko trabak gaindituz.

Euskonews aitzindariaren babesean jaio eta bizi gara, vaina gazteei zuzendu asmoz sortu ginen. Gainerako agerkarietatik bereizten gintuena bilatu genuen; batzuek logo, zein edukietan bilatzen dute ezberdintasuna eta guk gainera, Euskal Herriko ikasleen artean topatu genuen erantzuna.

Zazpi lurraldeetako ikastetxe publiko eta pribatuetara jo genuen astekaria sortzen lagun ziezaguten; erantzuna bikaina izan da. Honako datu hauek ditugu 2007 eta 2011ko urtarrila bitartean: 186 ale; 14 eta 17 urte bitarteko 4000 neska?mutil inguruk hartu dute parte; berrogei bat ikastetxe (batzuk hasieratik daude gurekin eta ikasturtez ikasturte berriak ere gehitzen zaizkigu).

Prozesu osoan esku hartzen dute ikasleek: zein gai jorratuko duten pentsatu, garatu eta guzia prest dutenean, EGko lantaldearekin batera, maketazio lan bat burutzen dute ikastetxean. Kazetaritza digital tailer bat egiten da, beti ere euskara erabiliz; gure hizkuntza ere bultzatu nahi baikenuen gure gazteen artean.

Protagonista nagusiak ikasleak diren arren, geroz eta kolaboratzaile sare zabalagoa daukagu, ikasle horietariko batzuk tarteko. Ezen, zer esana duen edozeini dago luzaturik parte hartzea, gazteon bozgorailu izan gura baitugu. Horren erakusgarri dugu Euskal Herritik bertatik eta nazioartetik ?New York, Brno zein Brasildik, esaterako? zenbait lagunek bidalitako kolaborazio lantxoak.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp