*Lehen ikasturtea
Joan den urtarrilean Euskonews Gaztea
astekari elektronikoa kaleratu zen
lehen aldiz. Agerkari honek ikasleei irakurle
izateko aukeraz gainera, aldizkari
digital baten ekoizle bihurtzea ere
eskaintzen die. Euskal Herri osoan
barreiaturiko ikastetxeetako ikasleek
egiten dute Euskonews Gaztearen ale
bakoitza. Aldizkariak hainbat atal dauzka:
elkarrizketa, artikulu nagusiak,
antzinako argazkien galeria eta hainbat
erakunde eta elkarterekiko estekak,
bai eta eztabaida foro bat ere. Udatik
aurrera, edukiak zabalduko ditu beste
atal batzuen bidez eta informazio eta
iritzi eskaintza handiagoa eskainiz.
