Nouvelle corporatives

01/07/2011

Euskonews

Euskonews Gaztea 2010-2011

Euskonews Gaztearentzako data esanguratsuz beteriko urtea izan da 2010eko irailean hasi eta 2011ko ekainean amaitu berri dena. Laugarren urteurrena bete zuen astekariak 2011ko urtarrilean, eta horretaz aparte, 200. alea ipini zuen sarean apirilaren 29an.

Euskonews Gaztean parte hartu duten ikastetxeen zerrenda handitu egin da 2010-2011n zehar; berriei dagokienez esaterako, Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolan, Muskizeko Institutuan, edota Kanboko San Mixel ikastetxean burutu da kazetaritza digital tailerra neskamutilekin. Datuen aldetik, 2007tik 35 ikastetxe eta 4500 ikasle ingururen parte hartzeaz hitz egin daiteke, eta kolaboratzaileen sarea ere zabaldu egin da. Facebook eta sare sozialek ere garrantzia hartu dute materialen hedapenean.

Iazko Durangoko Azokan, bestalde, Gasteizko Olabide eta Bergarako Aranzadi ikastoletako irakasleei ekitaldi xume batetan eskerrona helarazi zitzaien beraien urteroko parte hartzeagatik.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp