Euskadi Irratia. Kultur Leihoa
Gazteak eta ekintzaileak dira Gazte Agora ekimeneko parte hartzaileak. Gelditu gabe dabiltza 2018az geroztik Eusko Ikaskuntzako, Nafarroako eta Euskadiko gazte kontseiluetako kideak beraien etorkizunaren inguruko kezkak eta galderak plazaratzen lehenengo, jarraian, erantzun praktiko eta adostu bat eskaini ahal izateko Euskal Herriko lurralde desberdinetako gazteei. Xalbat Alzugaray, proiektuko kidea
Xalbat Alzugaray, Ander Vizán eta Leire Zabala proiektuko kideak emandako urratsen inguruan eta aurreikusten diren ondorengoetaz mintzo izan dira.