Nouvelle corporatives

01/05/2011

Gazteria

Datorkigunea 2011-2012

Dagoeneko irekia dago Datorkigunea 2011-2012 ikasturtean parte hartu nahi dutenentzat izen emateko epea. Zazpi lurraldeetako eta diziplina anitzetako 40 gazte biltzen dituen bilguneak "Gazteak eta Baloreak" eta "Generoaren arazoak" izango ditu aztergai. Gai bakoitza bost hilabetez landuko da eta parte hartu nahi dutenek 18 eta 30 urte bitarteko adina eta euskaldunak izan behar dute. Gazteria Departamentuak lideratuko dituen bileren bidez bi erronka handi hauen atzean den egoeraren diagnosia egingo dute eta ondoren, arazoari aurre egiteko proposamenak planteatuko dituzte, beti gazteen ikuspegia jasoz. Izena eman nahi dutenek ondorengo helbidean egin dezakete:

http://eigazte.eusko-ikaskuntza.org/datorkigunea/

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp