Nouvelle corporatives

01/02/2012

Gazteria

Bizi balioen definiziotik genero sistema orekatu baterantz

Egungo gizarte aldakor eta globalizatuan balioak urtu eta nahasi direla dirudi. Egoera honetan Datorkiguneko 40 gazteek egungo gizartearen diagnosi bat egin dute eta aurrera begira gizarte garaikide honetako balio eta jarrera egokiak definitzen saiatu dira. Erronka zaila izanik gizarte aldakor eta zalantzazko honen aurrean, gizakion jarreren ardatza beharko luketen balioak definitu eta hauek gizartean ezartzeko beharrezkoak diren ekintzen proposamen eta lan ildo batzuk definitu dituzte. Bost hilez bildu dira mugikorrak izan diren bileretan zazpi lurraldeetako 40 gazteak. Eusko Ikaskuntzaren Gazteria Departamentua egindako lana jasotzen ari da eta martxoan gizarteratuko dira txosten batean. Landuko den gaurkotasuneko hurrengo gaia Gizon eta emakumeak: genero sistema orekatu baterantz izango da. Otsailaren 18tik ekainaren 16ra arte bost bilera fisikoetan berdintasun erreal bat lortzeko erronka eta proposamenak landuko dituzte.

Informazio gehiago

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp