Nouvelle corporatives

01/05/2012

Gazteria

Gasteizko Udaleko Gazteriarekin elkarlanean

Gasteizko Udaleko Gazte Planak bideratuta eta Plangintza Kulturalaren eta Jaien Zerbitzuko hainbat unitateren laguntzarekin, lan talde bat jarri da martxan. Lan talde honen helburua gazteen ikuspegitik kulturaren alorrean udalaren programazioa aztertu eta ekimenak helaraztea da. Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentua lan talde honetan parte hartzera gonbidatua izan da eta lehenengo bilera iragan den apirilaren 25ean burutu zen. Bertan Eusko Ikaskuntzako bazkide gazte arabar batzuk parte hartu zuten.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp