Gizarte berri baterantz joateko balio berritzaileak
Datorkigunea proiektuaren baitan Eusko Ikaskuntzako 40 bakide gaztek egungo gizartean den baloreen kirisiari buruzko gogoeta egin dute, bereziki gazteen artean bizi den egoera erreparatuz. Bost hilabetez luzatutako gogoeta honen ondorioz, gazteek gizarte paradigma berri bat planteatu dute, beste balore humanoagoetan oinarritzen den gizarte bat amestuz. Bide honetan, balioen azterketan diharduten hainbat adituren hitzak entzun dituzte, eurekin berba egin eta bibliografia zabala irakurri dute. Egungo gizartean gailentzen diren balioen azterketa bat egin ondoren, gizarte eredu kapitalista honen baitan bizi dugun krisiari aurre egiteko gizarte modelo berri baterantz joateko eman beharreko urratsez mintzatu dira. Amaitzeko paradigma berri horretan gizakien arteko harremanak zein balioengan higitu beharko liratekeen definitu zituzten. Besteak beste indibidualismoaren gainetik komunitatearen garrantziaz hitz egin zuten, enpatia eta errespetuaren garrantziak eta kritikotasun aktiboa garatzeko beharerzkoa den heziketaz.

Datorkigunea, EHUko mintegian
Iragan den maiatzaren 28an Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentutk EHUk antolatu duen mintegi batean parte hartu zuten. Maggie Bullen, Carmen Díez Mintegui, Mari Luz Esteban, Jone Miren Hernández, Elixabete Imaz: Continuidades, conflictos y rupturas frente a la desigualdad: relaciones de género y prácticas corporales y emocionales en las/os jóvenes vascas/os ikerketa proiektuko lantaldeak antolatutako mintegi honetan azken urteetan gazteen arloan burutu diren zenbait ikerketaren emaitzak aurkeztu ziren. Horrez gain, gazteei zuzenduriko zenbait gizarte ekintzaren berri eman (orokorrak eta feministak) eta gazteen inguruan lanean dauden zenbait talderentzako eztabaida gune bat ahalbidetzea zituen helburu. Bertan gaztekin lan egiten duten hainbat eragile sozial bildu ziren besteak beste, Aitzol Loyola Bagara taldeko kidea, Izaro Susperregui, Urtxintxa taldekoa edota Mila Amurrio, Bilboko Udaleko teknikaria. Eusko Ikaskuntzako ordezkariek Datorkigunea esperientzia aureztu eta partekatu zuten mintegian bildutako beste pertsonekin.
