Nouvelle corporatives

01/10/2012

Gazteria

Parte hartze ikastaroa nafar gazteentzat

Eusko Ikaskuntzak, Nafarroako Gobernuko Gazteria zuzendaritzaren bitartez, Parte Hartze ikastaro bat antolatu du Iruñean azaroaren 10 eta 17an. Ikastaroa Nafarroako hiriburuko Gazteriako bulegoetan burutuko da. Eusko Ikaskuntzako 4 bazkide gaztek garaturiko eta diseinaturiko 16 ordutako ikastaro bat da, praktika eta dinamika desberdinen bitartez izen ematen duten gazte nafarrei parte hartzeko ohiturak eta dinamikak barneratzeko eta sustatzeko xedez. Bi larunbatetan zehar, parte hartze gaietan adituak diren Eusko Ikaskuntzako bazkideek egun gizartean dugun gabezi eta ohitura falta hau aldatzen saiatu nahi dute, poliki poliki gazteen dinamikak aldatuz. Parte hartzea zer den eta zer ez den aztertuko dute lehenengo eta behin eta ondoren parte hartzeak dakartzan aukera eta oztopoak aztertuko dira. Jarraian parte hartzeko dauden tresnen inguruan arituko dira eta azkenik prozesu hau eraikitze prozesu bat bezala aztertuko da. Izen eman nahi duenak aukera du dagoeneko

Izen eman nahi duenak ondorengo helbide elektronikoan egin dezake: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Juventud/Programas/Cursos+ENAJ/

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp