Nouvelle corporatives

01/12/2012

Gazteria

Immigrazioa eta identitatea definituz

Iragan den azaroaren 24an Miarritzeko Estian Datorkiguneko azaroko bilera ospatu zen. Bertan Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 40 gazte bildu ziren eta Inmigrazioaren eta identitatearen gaia lantzeko hirugarren saioa ospatu zen. Bertan, besteak beste, Julen Aranguren eta Eguzki Urteaga egon ziren. Lehenengoak, Administrazio lokalen errealitatearen zertzelada batzuk jarri zituen mahai gainean, hain zuzen ere, Zarauzko Udaletik egiten duten kudeaketa eta programak azalduz. Eguzkik aldiz, bildutako gazteei Ipar Euskal Herriaren diagnosia eta egoera azaldu zien.

Ondoren gazteek lau lantaldetan lau eremu landu zituzten. Administrazio publikoak, elkarbitzitza, hezkuntzaren arloa eta lan eremua hain zuzen. Eremu hauetako bakoitzean egungo egoeraren diagnosira gerturaketa bat egin zuten gazteek, klabe nagusiak identifikatuz. Ondoren, eremu bakoitzak egun dituen ahuldade eta indarguneak definitu ziren, aurrera begira erronka garrantzitsuenak definitzeko xedez. Hurrengo bilerak abenduaren 15ean eta urtarrilaren 13an izango dira.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp