Nouvelle corporatives

01/03/2010

Ia 10 milioi kontsulta gure webetan

Las plataformas digitales del grupo Eusko Ikaskuntza siguen siendo, un año más, referentes en el ámbito cultural y científico vasco por internet

Guztira 9.955.477 orri kontsultaturik eta lau milioi bisitari. Horiek dira 2009an Eusko Ikaskuntza taldeak bere web orrietan izandako sarrera kopuruak. Azaroa izan zen jarduera handieneko hilabetea,988.078 orri kontsultatuak (hau da, 32.935 orri eguneko), eta uztaila kontsulta gutxienekoa.

Datu horiek berretsi egiten dute, beste urte batez, Eusko Ikaskuntzak sortzen dituen eduki kultural, zientifiko eta sozialen erabilera garrantzitsua. Horien maila nabarmena ondoko datuak berretsirik gertatzen da: 2009ko abenduaren 31n, taldeko 832.339 orri indexatuak zituen Googlek. Gainera, 1.616 link hartzen ditu hainbat webetatik eta wikipedietan aipamenik gehien duen euskal web gunea izaten jarraitzen du.

Hobekuntzak sariturik

Estatistika hauetan ondokoak sartzen dira: Eusko Ikaskuntzaren beraren orriak (www.eusko-ikaskuntza.org, www.abizenak.org, www.euskosare.org eta andresare.net) eta Euskomedia Fundazioa (www.euskomedia.org, www.3digitala.com eta hedatuz.euskomedia.org), baita Euskonews (www.euskonews.com) astekaria ere, gaztea.euskonews.com eta media.euskonews.com eranskinekin.

Horietatik guztietatik, Euskomedia Informazio Sistemak eta Euskonews astekariak biltzen dute kontsulta kopururik handiena, bietako bakoitzak hiru milioi orri kontsultaturik ageri dituela.

Nabarmentzekoa da, azkenik, 2009ko azken hiruhilekoan Euskomedia informazio sistema (www.euskomedia.org) berdiseinatua izan dela eta egun beste zenbait funtzionaltasunez jantzirik ageri dela Googlen soluzio teknologikoa (Google Search Appliance) ezarri ondoren. Hobekuntza horiek saritu dituzte erabiltzaileek sarrerak emendatuz. Martxan jarri zenetik lau hilabetera bikoiztu egin dira bisitak eta kontsultaturiko orriak, halako eran non aldi labur horretan jada urte oso baterako aurreikusiriko helburuak bete diren.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp