Nouvelle corporatives

01/03/2011

Ikusentzunezkoak

?Negua ospatuz?, Lehiaketara

Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioak ekoizturiko Negua ospatuz. Calor, color y ritmos del invierno dokumentala Espiellon apirilaren 3tik 9ra egitekoa den IX Muestra de Cine Etnográfico de Sobrarbe delakoan lehiatuko diren 23 dokumentalen artekoa da. Espainian ezaugarri horien jabe den erakusketa bakar honen azken fasean parte hartu nahi zuten 127 filmen artean hautatu zuten. Bestalde, Negua ospatuz dokumentala eskatzen ari dira Euskal Herri osoko hainbat auzo, herri eta hiritan proiektatua izan dadin. Hala, otsailaren 17an Iruñean proiektatu zen, Nafarroako Ateneo eta Ahari Elkartea antolatzaile zirela.

[+] Informazio gehiago

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp