Zer egiten ari da internet gure intelektual estiloarekin?
IKTen garapen harrigarriak eragindako ekonomia berriak, orain arte atzeman gabeko eraldaketa eszenarioak ireki ditu sistema kapitalistaren antolakuntza eta kulturan. Era berri hau oraindik zikloaren lehen urratsetan aurkitzen da baina jada arrisku batzuen zantzuak geroz eta akademiko, intelektual eta produktu digital, -bereziki Internet erabiltzaile gehiago- fenomeno berri hau arretaz jarraitu eta aztertzen hasi dira. Orain dela gutxi arte, teknologia gizakion bizitza kalitatea aberasteagatik goretsia izan da baina gaur pobretzearen errua leporatzen zaio. Interneten inguruan ere, era askotako korronte kritiko sendoak azaldu zaigu azken urte hauetan. Interneten eraginak alderdi asko dauzka eta gehienak ez materialak dira. Idazpuruko galdera alderdi limuri baino funtsezkoetako bat da. Gizabanako baten estilo intelektuala errealitateari begiratzeko eta ulertzeko modu bat bakarrik ez da, baizik eta munduan bizitzeko era baten zutabe bat ere bai. Lehenengo, kontzeptua bera zer den argitzen saiatuko naiz, gero teknologia eta gizartearen eboluzioari begiradatxo bat emango diot eta azkenik, zuzenean eskuartean daukagun galderari erantzuten saiatuko naiz. Buru-lanerako moldaera (intelektual estiloa) Nola ulertzen dugu "buru-lanerako moldaera" edo "intelektual estiloa"? Hausnarketaren zentzuan, gauza bat, datu bat, gertakizun bat, zehatz edo berriz kontuan hartzeko modu bat izan daiteke. Estiloa berriz, jarduteko modu, era, itxura, erabilera, ohitura, moda, mota edo metodoa bezala ulertu dezakegu. Intelektuala hitzak adimenari ere dagokio eta adimenak ezagutza edo ulertze prozesua adierazi nahi du. "Intelektual estilo" kontzeptuaren arrastoaren atzetik zientziaren eremura jotzen badugu, itxuraz elkartezin diziplina, paradigma eta ikuspegi ezberdinen arteko gatazkarekin topo egingo dugu. Orokorrean, zatikatze honek ideologia baten trinkotasun eta koherentzia ezaren usaina, eta zientzia ideologiarekin nahastuta ote dagoen susmoa ekartzen digu. "Hausnarketa" ideiari heltzerakoan ere hainbat pentsamolde eskola ezberdin aurkituko ditugu. 1995ean argitaratutako lantxo batean Johan Galtungek lau "estilo intelektual" nagusi proposatzen zituen: saxoia, teutoia, galiarra eta nipondarra. Mundu guztian zehar erreparatutako intelektual giro ezberdinen kontakizun bat bezala aurkeztu zuen idazlan hori. Intelektualak zer egiten duten galdetzerakoan bost dimentsiotan banatu zuen zeregin hori. Funtsean, bere egitekoa errealitatea nolakoa den deskribatu eta nolakoa den ulertzea izango litzateke. Ohiko metodologia eskuliburuen lengoaian, alde batetik datu bilketa, prozesatze eta analisia, bestaldetik teoriaren eta kontzeptuen eraketa izango litzateke. Dudarik gabe, aztarnak edo inpresioak prozesatzen ditugu ahozko eta idatzizko adierazpenak lortzeko. Badakigu baita bi alde horiek elkar-erlazionatuta daudela eta batak eragina duela bestean. Aurreratuko naiz gaur egungo utopia zibernetiko edo teknologikoaren ametsetako bat, egiteko guzti hau hein handi batean makina automatikoak egingo dutela sinestea dela esateko. Baina, intelektual gaitasunak hortik haratago doaz noski. Beste dimentsio bat ere bada, Galtung-ek paradigma analisia deitzen diona: norberak egiten duenaren oinarri, zimendu eta funtsaren azterketa, norberaren ekimen intelektual eraketaren esplorazioa, norberaren jite eta muga subjektiboak ikusten saiatzea. Norberaren "estilo intelektualaren" inguruko gogoeta. Laugarrenik, intelektual guztiak beraien denbora zati handi bat besteek egiten dutena aztertzen, kritikatzen edo bereganatzen ematen dute, denak beste intelektual batzuetaz liluraturik egon ohi dira. Intelektual komunitateak sortu eta desegiten dira. Azkenik, orain arte aipatu ditugun buru-lan horiek beraien artean egiten dituzte. Intelektual komunitateak nahiko endogamikoak izan ohi dira, baina beste gauza gehiago ere egiten dituzte: beraien kideak ez diren pertsonetara iritsi, pedagogia egiteko edo proposamenak zabaltzeko interesa daukatelako. Bakoitzaren jarduera intelektualean oinarritzen diren eraldatze ekintzetan -erabakiak hartzerakoan, preskripzioak eratzerakoan eta konponbideak bilatzerakoan- interesatuak egon daitezke baita ere. Proposizio eta teoria produkziotik haratago, arazoen soluzioak eta gomendioak ere sortzen dituzte, ekintza baliagarrien eragile izanez. Oraintxe bertan, intelektualen kideek ez direnak aipatzerakoan aprobetxatuko naiz, gizon eta emakumeok ere gure eguneroko bizitzan, bakoitza bere komunitate edo harreman sareetan, berezko intelektual estiloarekin -errealitatea ulertzeko, arazoen irtenbideak aurkitzeko, erabakiak hartzeko eta herrigintzan era aktiboan partehartzeko- aktibitate intelektualak gauzatzen aritzen garela esateko. Azken dimentsio honek alde kritiko eta pragmatiko bat gehitzen dio jarduera intelektualari eta badirudi lau estiloetan egon daitekeen edo ez daitekeen aspektu bat dela. Esate baterako ez dela estilo bat bestearekiko bereizteko ezaugarri baliagarri bat. Lehen lau dimentsioen konbinatoriak hamasei estilo ezberdin ematen dizkigu. Horietatik, gauzak erraztu nahian, goian aipatutako lauak hautatzen ditu Galtunek. Hamasei estilo horienartean bi muturrekoak -ideala eta pattala- kanpoan uzten ditu. Ideala lau dimentsioak ondo garatuak dituena, existitzen ez dena, eta "pattala", denetan ahula, ia estilo intelektual formal bat izatera iristen ez dena. Intelektual estilo "pattal" hau arreta handiz hartuko dugu kontsumo-gizartean estilo hau zabaltzen aritu delako, eta Internetek zabaltze hori bizkortu egiten ote duen susmoa daukagulako. Lau estilo hauetan, nola lantzen da errealitatearen deskribapena? Eta errealitatearen zergatiak -ulermena, teoriaren eraketa- nola eraikitzen dira?- Estilo saxoia deskribapen maila honetan oso sendoa da. Saxoientzat ezer izkutatu gabe, informazio iturri guztiak zehazki miatzea eta datu edo gertakizun guztiak biltzea, egia eta erabakia eraikitzearen funtsezko irizpideak dira. Sinesmenak eta ideiak "estilo" honetan besteetan baino gutxiago sartzen dira tartean. Baina ez da hain sendoa teoria eraketan. Esan daiteke, beraien iritzian, intelektual komunitateetan datuak batu egiten dutela, eta teoriek berriz banatu egiten dutela. Mota guztietako datuak eta xehetasun barietate harrigarriak eskaintzeko izugarrizko trebetasun eta adoreagatik ezagutuak eta errespetatuak izan dira.
- Estilo teutoi edo galiarrarentzako teoria eraikitzea -errealitatea ulertzea- da intelektual jardueraren muina. Teoria garatze hori datu-base batean noizbehinkako ainguraketekin hitzen kateatze koherentea bat da. Datuen zeregina egiaztatzea baino gehiago argitzea izango litzateke intelektualaren lana. Hauentzako, izan litekeen errealitatea, errealitate enpirikoa baino errealagoa izan daiteke. Teutoiak dedukziora puru baten bitartez piramide teorikoak eraikitzen maisuak dira. Matematikak honetan oinarritzen dira, beraz matematikazioak teutoi estilo baterantz eragin dezake intelektualak, eta orokorrean gizakiak ere. Horrela, teutoia premisa eta dedukzio-estrukturaren mendeko bihurtzen da.
- Nipondar estiloan beharbada ez dago teoria lantze askorik, saxoian baino askoz gehiago ez behintzat. Teoriaren anbiguotasun eza eta zehaztasuna batera-ezinak dira oinarrizko ikuspegi hindu, budista eta taoistarekin. Orokorki Mendebaldeko eta bereziki teutoi estiloaren jardute intelektualaren zorroztasun eta atomismoaren aurka militatzen dute. Nahiago dute lausotasuna eta arrazoiketaren izaera zirkularra. Dudarik gabeko adierazpen garbiak apaltasun-ezaren itxura ematen diete. Nipondarrak ikuspegi holistiko, dialektiko eta sistemikoagoak eskatzen dituzte. Hitz jarioan errealitatearen jakituriazko zentzu sakona ezkutatzen da.
- Estilo "pattalean" datu bilketa eskasa, azaleko datu trataera azkarra eta kontzeptualizazio arina, uste arin eta aldakorretan azaltzen dena. Hemendik eta handik mokokatutako iritzi eta datuekin jarduten dira.
- Konputagailua: Gaurko konputagailu edo ordenagailuak John von Newman eta Alan Turingen ideietan oinarritutako aparatu erabilgarriak dira. Turing, adimen artifizialaren aitak, 1949an jada Manchester Unibertsitatean, MADAM (Manchester Authomatic Digital Machine) programan lan egin zuen. Ordurarte eraikitako memoria handieneko konputagailua izan zen hura.
- Elektronika: 1906ean Lee De Forest-ek Fleming-en balbulari metalezko saretxo bat gehitu zion eta triodoa asmatu zuen. Hustutako bonbila antzeko gailu elektroniko horrek irrati uhin anplifikaziorako teknologia eta urruneko telefonia egiteko bidea eman zuen. 1970an transistoreek bere lekua hartu arte triodoak irrati eta telebista bezalako kontsumo elektro-tresnetan oso erabiliak izan ziren.
- Komunikazio teknologiak: James Clerk Maxwellek 1861 eta 1862 artean argitaratu zuen bere ekuazio diferentzial sistema ederra. Uhin elektromagnetikoen fundamentu klasikoak ezarri zituen. Samuel Morsek 1830 eta 1840 artean hari bakarreko telegrafoa asmatu zuen, Leonard Gale eta Samuel Vailen Morse kodea garatu zuen eta telegrafiaren merkataritza-erabilera garatzen lagundu zuen. 1876ean Graham Bell, eskoziar emigratzaileak, garbi ulertzeko moduan gizaki-ahotsa errepikatzeko tresna baten lehen patentea lortu zuen Estatu Batuetan. Guglielmo Marconik uhin elektromagnetikoen eta irrati-telegrafiaren inguruan ikerketa asko gauzatu zituen. Esperimentu horien emaitzak 1896ean aplikatu ziren Britania Handian, Penarth eta Weston artean haririk gabeko (wireless) komunikazioa jarriaz. Gugliemo lehen distantzia luzeko irrati-komunikazio aparatuaren sortzailea izan zen. 1909an Georges Rignoux eta A. Fournierek lehen bat-bateko irudi transmisio aurkezpena egin zuten Parisen.
- Matematika: Mikroprozesadoreek adibidez bitar zenbaki sisteman adierazitako zenbaki eta sinbolo bitartez aritzen dira. Bitar zenbaki sistema 1670ean Gottfried Leibnizek asmatu zuen. Baina aspaldiko kultura zaharretan ere erabiltzen ziren 2-base zuten zenbaki sistemak, Egipto, India eta Txinan adibidez. Nola bitar sistemaren burutzea oso zuzena den zirkuitu digital elektronikoetan ia konputagailu moderno eta konputagailuz osatutako tresna guztietan erabiltzen da. Digito bakoitza bite bezala ezagutzen da.Testua, soinua eta irudia konputagailu batean 0 eta 1ez osatutako bite soiletara bihurtzen direnean orduan datuak dira.
- Pierre Bourdieu: Ciencia, Conocimiento y Pensamiento Sociológico (Escenarios futuros en la Euskal Hiria). Igor Calzada. MIK S. Coop. 2004.
- "Systems thinking: critical thinking skills for the 1990s and beyond". Barry Richmond. System Dynamics Review Vol. 9, no. 2 (Summer 1993). 1993.
- Investigación. Ignacio Núñez de Castro.
- "Glossary of Epistemology Terms". Bill McKelvey. En Companion to Organizations. Joel A.C. Baum. Blackwell Business. 2002.
- "Sea breve, cuéntemelo todo". Javier Rodríguez Marcos. El País, 9 de agosto 2015.
- "¿Alguien me ha llamado?" Ronaldo Menéndez. El País Semanal. 2015.
- "Datos: el oro del futuro" Eva van den Berg. Revista Buena Vida. 2015.
- "El mundo real contra la adicción a Internet". Antonio Hermosín. Noticias de Gipuzkoa, 9 de octubre 2014.
- "Las "telecos" se unen por necesidad". Ramón Muñoz. El País, 16 de agosto 2015.
- 10."Exploración de la ciencia a través de Internet". Josep M. Sarriegui. El País, 27 de mayo 2006.
- "Tecnología desde la nube". Thiago FerrerEl País, 26 de octubre 2014.
- "Tecnologías sirena". Jordi Pigem. La Vanguardia, 23 de mayo 2015.
- "La información en aforismos". Jorge Wagensberg. El País, 22 de agosto 2015.
- The Future of Work. Thomas W. Malone. Harvard Business School Press.2004.
- "La ilusión de Silicon Valley". Nicholas Carr. El País, 25 de octubre 2015.
- "Confesiones de un resistente". Francisco Calvo Serraller. El País, 25 de octubre 2015.
- "Involución digital". Evgeny Morozov. El País, 25 de octubre 2015.
- "Herejes en el Valle de las Maravillas". Joseba Elola. El País, 25 de octubre 2015.
- "El trabajo en equipo está sobrevalorado". Gabriel García Oro. El País Semanal. 2015.
- "El trastorno bipolar es un reflejo de la vida moderna". Darian Leader. El País, 22 de febrero 2015.
- "El Usain Bolt de los cerebros". Ramón Campayo. El Diario Vasco, 19 de octubre 2015.
- "Europa y el leviatán digital". Josu de Miguel Barcena. El Diario Vasco, 19 de octubre 2015.
- "La epopeya del cálculo: de los guijarros al ordenador". En:Historia Universal de las Cifras. Georges Ifrah. 3ª edición. Espasa Calpe S.A. 1998.
- "Más allá de la revolución de la información". Peter F. Drucker. Harvard Deusto Business Review. Diciembre 2006.
- "Todas las revoluciones económicas se parecen". Carlota Pérez. La Vanguardia. 11 de junio 2006.
- The Nature of Intellectual Styles. Li-fang Zhang, Robert J. Sternberg. LEA (Lawrence Erlbaum Associates Publishers). 2006.
- Revoluciones tecnológicas y capital financiero. La dinámica de las grandes burbujas financieras y las épocas de bonanza. Carlota Pérez. Siglo XXI Editores. 2004.
- "Adios a las aulas". El País, 14 de febrero 2015.
- "Redes sociales y tecnología del 'procomún'". Santiago Eraso. El Diario Vasco, 21 de mayo 2015.
- "Campeones en WhatsApp". Thomas Gualtieri. El País, 15 de febrero 2015.
- "¿Qué está haciendo Internet con nuestras mentes?" Juan Cruz. El País, 28 de agosto 2015.
- "Internet ez da txarra; erabilera desegokia izan daiteke, ordea". Maialen Garmendia. Berria, 2015eko abuztuaren 28ª.
- "La ley del deseo". Santiago Roncagliolo. El País, 24 de agosto 2015.
- "El deseo de desconectar". Xabier Guix. El País Semanal. 2015.
- "Ver, no ver". Delia Rodríguez. El País, 29 de agosto 2015.
- "Un profesor con 26 millones de alumnos". Maribel Marín. El País, 30 de agosto 2015.
- "Porque yo lo valgo, porque tú lo digas". Javier Rodríguez Marcos. El País, 30 de agosto 2015.
- "Libertad como desconexión". Daniel Innerarity. El País, 24 de mayo 2015.
- "La vida sin pausa". Jonathan Gray. El País, 24 de mayo 2015.
- "¿Recuerdas cuando leíamos de corrido?" Ana Carbajosa. El País, 24 de mayo 2015.
- "Google se convierte en la firma que más gasta en influir en Washington". El País, 24 de mayo 2015.
- "El ocaso de los 140 caracteres". Rosa Jiménez Cano. El País, 13 junio 2015.
- "La revolución era el matiz". Jordi Soler. El País, 30 de mayo 2015.
- "La era de los creyentes 'cibernícolas'".Winston Manrique Sabogal. El País, 28 de mayo 2015.
- "El futuro en tiempos de Google". Justo Barranco. La Vanguardia, 28 de septiembre 2014.
- "Científicos contra el cortoplacismo político". Manuel Ansede. El País, julio 2015.
- "Publizitate digitala, goitik". Urtzi Urkizu. Berria, 2015eko urtarrilaren 6a.
- "No eduquen ni en dioses ni hadas". Richard Dawkins. El País, 20 de septiembre 2014.
- "La mordaza en la era digital". Philip Bennet, Moíses Naím. El País, 22 de febrero 2015.
- Understanding Management Research. Phil Johnson, Joanne Duberley. SAGE Publications. 2000.
- "El 35 por cien de los españoles no lee 'nunca o casi nunca2". T. Koch. El País, 9 de enero 2015.
- "España se sitúa a la vanguardia de Internet móvil y despega en fibra". Ramón Muñoz. El País, 1 de marzo 2015.
- "Queremos que Internet sirva para romper barreras". Javier Oliván. El País, 27 de febrero 2015.
- "Updating Organizational Epistemolgy". Jane Azevedo. En:Companion to Organization. Edited by Joel A.C. Baum. Blackwell Business. 2002.
- 2020 Vision. Stan Davis, Bill Davidson. Simon & Schuster Inc. 1991.
- "La tele por Internet suplirá a la lineal como el móvil al fijo". Pablo Ximénez de Sandoval. El País, 18 octubre 2015.
- "Animación para nativos digitales". Néstor Villamor. El País, 31 de octubre 2015.
- "Las ideologías no pueden utilizar la historia como un instrumento". F.B. El País, 30 de octubre 2015.
- "Enpresetan 4.0 industria garatzeko 60 proiektutik gora daude martxan EAEn". Amaitz Lasarte. Berria, 2015eko urriaren 15a.
- "Estructura, cultura y estilo intelectual: sajón, teutónico, gálico y nipón". En:Investigaciones Teóricas, Sociedad y Cultura Contemporaneas. Johan Galtung. Tecnos. 1995.
- "Baroness Susan Greenfield slammed by Oxford colleagues over 'misleading and unfounded' claims the internet damages children's brains". Richard Gray. Mail One. 13 August 2015.
- "Susan Greenfield on Screen Technologies". Phil Maynard. The Guardian. Spt 2015.
- "Internet tapa Playboy". Irene Crespo. El País, 14 de octubre 2015.
- "The Importance of Epistemology in Management Research". Understanding Management Research. Phil Johnson, Joanne Duberley. SAGE Publications. 2000.
- Matemáticas y ordenadores en el conocimiento del mundo (Parte I). Manuel López Pellicer. DYNA. Junio 2006.
- "La privacidad no está muerta, es un derecho humano fundamental". Stephan Micklitz. El Diario Vasco, 19 de octubre 2015.
- "El padre del Internet de las cosas". Kevin Ashton. XL Semanal. 4 de octubre 2015.
- "Antonio Méndez Rubio". Wikipedia, 23 de septiembre 2015.
- "Ver lo que sobra y no lo que falta". Xavier Guix. El País Semanal. 2015.
- "Jonathan Franzen, una cruzada contra Silicon Valley". Iker Seisdedos. El País Semanal. 2015.
- "Cuando Internet marca el ritmo del futuro laboral". Carmen Sánchez-Silva. El País, 24 de mayo 2015.
- "The Future of Internet IV. A review of responses to a tension pair about whether Google will make people stupid. Part 1". Janna Anderson, Lee Rainie. Pew Research Internet Project. February 19. 2010.
- "Hacia el 'Homo technologicus'. Vivir en modo piloto automático". Joseba Elola. El País, 21 de septiembre 2014.
- "Qué países tienen las mayores multinacionales". El País, 15 de noviembre 2015.
- "Cómo ha evolucionado la clasificación de las empresas más grandes del mundo". El País, 15 de noviembre 2015.
- "Jean Baudrillard". Wikipedia. 2015eko irailaren 26a.
- "Estúpidos y constantes". Delia Rodríguez. El País, 22 de agosto 2015.
- La Pensee Power Point. Enquete sur ce logiciel qui rend stupide. Franck Frommer. La Decouverte. 2010.
- ¿Qué está haciendo Internet con nuestras mentes? Superficiales. Nicholas Carr. 2011.
- Pseudociencia e Ideología. Mario Bunge. Laetoli. 2013.
- La cultura como objeto de investigación. Gerardo Tunal. María Elena Camarena. TECSISTECATL. Vol 1. Número 2. Julio 2007.
- Alang Turing. Vida Artificial. 2005.
- Despertad al diplodocus. José Antonio Marina. Ariel. 2015.