Nouvelle corporatives

01/12/2012

Jardunaldiak

Artea Jakintzaren Gizartean

Artea eta sormenean oinarritutako diziplinen hausnarketa jardunaldia 2012ko abenduaren 13an Bilbon izango da. Jakintzaren Gizartean, artearen jarduera, egoera aldakorren menpe egonik, eta beren jardueraren baitan krisi jarraikia eramanez, azterketa sakona egiteko hitzordua jarri da Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan.

Jardunaldi honen bidez, hausnarketa eta komunikazio gune bat sortu nahi da; txostenak, mahai inguruak eta elkarrizketarako beste formato batzuk erabiliz. Horietan artistaren zeregina, kultura erakundeak, arte heziketa eta egun museoen egoera izango dira eztabaidagai. Horretarako, zenbait adituk parte hartuko dute eta hainbat gairi buruzko beren ikuspuntuak azalaraziko dituzte. Galdera hauen inguruan ibiliko dira: Zein da artistaren eginkizuna gure gizartean? Zein bulkadak mugitzen ditu artistak krisi uneetan? Arte artikulazioa aplika al daiteke ezagueraren gizartean? Zein da museoaren eginkizuna une hauetan?

Jardunaldia, Eusko Ikaskuntzaren Arte Plastikoak eta Monumentalak Sailak, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearekin batera antolatutakoa da. Eusko Ikaskuntzako bazkideek 12?tako sarrera izango dute, baita UPV/EHUko ikasle eta irakasleek ere. Gainerako kideek 20? ordaindu beharko dute.

Informazio gehiago

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp