Nos membres

14/10/2015

Josu Chueca, Manuel Irujo Saria

Urriaren 10ean, Josu Chueca Intxausti historialariari eta Eusko Ikaskuntzako bazkideari Manuel Irujo Saria emateko ekitaldia izan zen Lizarran.

Josu Chueca, Manuel Irujo Saria

Irujo Etxea Elkarteak kultura, zientzia eta gizarte bizitzako Nafarroako pertsona ospetsuen lana aitortzen du 2001az geroztik, Justizia ministro eta 1932an Eusko Ikaskuntzako Batzorde Iraunkorreko kide izan zenaren izena daraman sariarekin. José María Jimenok inauguratu zuen palmaresa eta Pedro Miguel Etxenike, Pablo Antoñana eta Iñaki Perurenak osatzen dute, besteak beste. Josu Chueca aukeratu izanaren arrazoia da bizitza osoa daramala Euskal Herriaren kultura eta errealitate historikoa ikertzen eta zabaltzen. Josu Chueca Intxausti (Lerin, 1956) Historian doktorea da eta Eusko Ikaskuntzako bazkide; Historia-Geografia saileko lehendakaria izan zen 1996tik 1999ra.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp