Nos membres

15/06/2015

Juan Garmendia Larrañaga: hil ondorengo aurkezpena

Bere jaioterrian, Tolosan, ekainaren 11n, Juan Garmendia Larrañagaren azken liburua aurkeztu zen. Hil ondorengo aurkezpen hau omenaldi bihurtu zen.

Juan Garmendia Larrañagari omenaldia

Argazkiaren egilea: Iñaki Lopetegi

"Manuel José de Zavala, Conde de Villafuertes. Disposiciones testamentarias, 1831-1842" du izenburutzat Juan Garmendia Larrañagak urtarrilean hil baino lehenago inprimatuta baina aurkeztu gabe utzi zuen liburuak. Gipuzkoar patrizio nabarmenaren urruneko urteak deskribatzen ditu, bai eta bere familia eta etxeko alderdiak ere. Lan honi buruz María Asunción Urzainquik hitz egin zuen, Juan Garmendia Larrañagak berak aukeratu zuen aurkezpen honetarako. Josemari Velez de Mendizabalek Eusko Ikaskuntzako Ohorezko Bazkide, 2001eko Eusko Ikaskuntza Laboral Kutxa Saria eta RIEVeko zuzendari ohi zenaren bizitzaren deskribapen laburra egin zuen. Etnografoaz eta gizonaz hitz egin zuen, "bikainak biak: Adibide ederra izan zen gure artean egon zen bitartean. Eta aurrerantzean ere eredugarria izango da bere oroitzapena". Ander Letamendia doktoreak bere alderdi pertsonala landu zuen zuten adiskidetasunaren ikuspegitik eta Garmendia Larrañagak zuen tolosartasun sustraituari buruz. Azken alderdi hau sakondu zuen funtziotan alkate zen Ibai Iriartek. Musikaz, Arimaz Orkestra arduratu zen. TOPIC Nazioarteko Txotxongilo Zentroan egin zen ekitaldiaren ondoren, omenaldiak Txinparta Elkartean jarraitu zuen, bertako Ohorezko Bazkide zen Garmendia Larrañaga. 2003an Juan Garmendia Larrañagak Eusko Ikaskuntzari eman zizkion bere lanen bertsio guztien esplotazio eskubideen administrazioa. Ondorioz, bere lan guztiak biltzen dituen Fondoa sortu zen eta helbide honetan aurki daiteke: http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/juangarmendialarranaga.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp