Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak
Gazte Agora taldeko hiru gaztek Eusko Ikaskuntzaren ikus-entzunezko tribunan hitz egingo dute hil honetan: Eusko Ikaskuntzako Xalbat Altzugaraik; Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko lehendakariak, Maialen Olabe Aguirrek, eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko lehendakariak, Juan S. Gutiérrezek.
Elkarrizketan, Gazte Agora mugaz gaindiko lan-programaren motibazioei eta garrantziari, euskal gazteen kezkak eta gabeziak atzemateko egin duen ekarpenari eta hurrengo hilabeteetan lan horrekin jarraitzeko planei buruz hitz egiten dute.
