El jurado destaca la polifacética labor de Basterretxea tanto
dentro como fuera de Euskal Herria, así como su aportación al
reconocimiento internacional del arte vasco
Nestor Basterretxeak eskuratu du Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Giza, Gizarte, Kultura eta Arte, Zientzien XI. Saria, artistak bizialdi luzean, bai Euskal Herrian eta bai atzerrian ere, buruturiko antze lan polifazetikoaren aitormen gisa.
Epaimahaia ondokoek osatzen zuten: José Luis de la Cuesta, Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako lehendakariordea; Juan Manuel Sinde, Euskadiko Kutxako zuzendariordea; Ludger Mees, EHUko Euskara errektoreordea; Rosa Miren Pagola, Deustuko Unibertsitateko Ikasleria eta Hizkuntz Politikako errektoreordea; Gabriel Insausti, Nafarroako Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Orokorra eta Espainiar Literaturako irakaslea; César Arrese - Igor, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa errektoreordea; Charles Videgain, Paue eta Aturri Aldeko Unibertsitateko Hizkuntza eta Literaturako katedraduna; Joxe Mari Aizega, Mondragon Unibertsitateko errektore akademikoa; Eloy Rada, UNEDeko irakasle titularra; eta Josu Aranberri, zientzia ebaluazioan aditua.
Ekainaren 2an Donostian bilduriko epaimahaiak aurreko urteetan saria jaso eta berriki zendu diren hiru sarituak oroitarazi zituen: Alvaro d'Ors, Juan Plazaola eta Juan San Martin.
Obrak paisaian
Nestor Basterretxea batez ere eskultore gisa ezaguna bada ere, epaimahaiak orobat pinturaren alorrean egindako lana ere saritu nahi izan du, "hortik abiatzen baitira haren arte hastapenak muralgile gisa, estudioan eta diseinu industrialaren esperimentazioan, ilustrazioa, publizitatea, argazkia, eta zalantzarik gabe haren lana zinegile gisa, bertako zinearen ekoizpena zaila zen garaian". Oro har, langintza hori "funtsezko ekarpena izan da euskal artearen garapenari eta nazioarteko onarpenari begira".
Epaia- ren ondoko prentsaurrekoan, José Luis de la Cuestak oroitarazi zuen Basterretxearen obrak gure paisaietan integraturik daudela eta horrek haietaz gozatzeko pribilegioa ematen digula: "Bakearen Usoa" Donostian, Arriaran urtegiko eskulturak Beasainen, eta laster Bilboko Doña Kasilda parkean, Bermeoko portuan eta Matxitxakoko faroan.
Artista multidisciplinar
Néstor Basterretxea (Bermeo, 1924) es un artista multidisciplinar que ha cultivado las artes plásticas, la escultura, la ilustración, el diseño, la arquitectura, la fotografía, la cinematografía, las artes escénicas, la poesía y la publicidad.
Sus obras escultóricas están repartidas en parques y plazas de toda Euskal Herria y también en América, donde vivió una parte de su vida. Fue fundador de los grupos Equipo 57 y Gaur de la Nueva Escuela Vasca.
Ha realizado varios filmes, entre ellos Ama Lur (1968), pieza fundacional de la cinematografía vasca contemporánea. Asimismo, es autor de numerosos proyectos de diseño de espacios, paisajes y edificios. Ha participado en cerca de cien exposiciones personales y colectivas, en numerosas partes del mundo.
El año 2006, una antológica de su trayectoria se expondrá en el Museo Guggenheim de Bilbao, e irá después al Museo Reina Sofía de Madrid. En la actualidad prepara sus memorias de juventud que llevarán por título Media vida.
