Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak
Kultur kudeaketa feminista
Zeintzuk izango lirateke kultura-kudeaketako praktika onak ikuspegi feministatik?
Irailean egin zen Bilboko Sinposioaren barruan, Kultur kudeaketa ikuspegi feministatik gaiari buruzko mahai-inguru bat egin zen, eta Solasaldiak sailak laburpen gisa berreskuratu du.
Huarte Arte Garaikideko Zentroko zuzendarikide Oskia Ugarte, Bulegoa z/b eta UPV/EHUko Artearen eta Musikaren Historia Saileko zuzendari Miren Jaio eta Azkuna Zentroan den Tractora kolektiboaren artista eta sortzaile Usue Arrietak parte hartu dute, Maialen Akizuk gidatuta.
