Eusko Ikaskuntzak eta Otxandioko Udalak emandako beka bereganatu du Asier Astigarraga, José Antonio Pagola eta Josu Ormaetxeak osaturiko taldeak.
Bederatzi hilabeteko epean haran horretako toponimia azterlana osatu beharko dute. Azterlan horrek ahozko inkestetan eta bibliografiaren zein katastroen kontsultan oinarritua izan beharko du. Argitaratzeaz gainera, lan hori mapa toponimiko bat osatzeko erabiliko da
