Denon artean egitekoa
Igaro den martxoan guztion erabilerara ireki zenetik, asko izan dira Auñamendi Eusko Entziklopediarekiko interesa azaldu duten komunikabide zein banakoak, baita egindako lanagatik jasotako laudorioak eta lanean jarraitzeko animo hitzak ere. Orain, 2010-2014 bosturtekoari begira, DBHren informazio premiak asetzeko helburuarekin egingo du lan.
Auñamendi Eusko Entziklopediaren arduradunek Entziklopediaren egitean kolaboratzeko gonbita luzatzen diete Eusko Ikaskuntzako bazkide guztiei zein beraien ezagutza arloan adituak diren pertsonei. Interesdunak ee@euskomedia.org helbidean jar daitezke kontaktuan proiektuaren arduradunekin.
