Hezkuntza sailak artikuluak aurkezteko deialdia ireki du
Ikastaria. Cuadernos de Educación saileko Erredakzio Kontseiluak "Irakasleen prestakuntzarako bide berriak: alderdi teorikoak, metodologikoak eta esperientziak" gaiaren inguruko artikuluak aurkezteko gonbitea luzatu du.
Interesatuek, 2013ko urtarrilaren 15a baino lehen artikulu osoa bidali beharko dute argit4@eusko-ikaskuntza.org helbide elektronikora.
Argibide gehiagorako kontsultatu Ikastaria. Cuadernos de Educación aldizkariaren Originalak aurkezteko arauak.
