Nouvelle corporatives

01/05/2010

Sariak

Txomin Peillen

Maiatzaren 22ko goizean, Baionako Udaletxean, Txomin Peillen idazle eta ikertzaileak Eusko Ikaskuntzaren 2009ko Manuel Lekuona Saria jasoko du, bere jardunbide intelektual eta sortzaile osoaren aitormenez. Ekitaldi hau bazkide guztien parte hartzeari zabalik dago, eta bertaratuko direnei ospakizun honetarako espresuki argitaratu den Txomin Peillenen bio-bibliografiaren ale bana emango zaie. Ikus elkarrizketa ATEJOKAren 20. zenbakian.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp