Nouvelle corporatives

01/03/2007

Sinadura Mutrikun

Otsailaren 16an Mutrikuko Udalak kultura eta zientzia lankidetzarako Hitzarmen bat sinatu zuen Eusko Ikaskuntzarekin. Hitzarmen hau datozen urteetan mamituko da hainbat egitasmoren bidez. Ekitaldi horretan, Estanislao Osinalde, Mutrikuko alkateak eta Teresa del Valle, Eusko Ikaskuntzaren Gipuzkoako Lehendakariordeak parte hartu zuten (argazkian).

Sinaduraren aurretik, Eusko Ikaskuntzako Batzorde Eragileak ohiko bilera egin zuen Mutrikuko Udaletxean.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp